EPIFANIA edo ERREGEN
01/06
HOMILIA
«Jagi zaitez eta argitu, Jerusalen, badator zure argia; zure gainean ageri
da Jaunaren aintza... Hori ikustean, gainezka poztuko zara; harritu eta zabaldu
egingo jatzu bihotza»...
Holango berbak entzutean, senideok, zer somatzen (edo sentitzen) dogu barruan?
Ames-gaua izan dogu igarotakoa. Esnatzean (itzartzean, akordatean) erregaloak
ikustean, arazo eta atsekabe guztiak aldendu dirala aurkitu ete dogu? Argi dago
ezetz! Honen aurrean, batzuen aukerea "dana guzurra!" —esatea
da; beste batzuk, horraitino, "bai, baina polita da; egun bat baino ez
bada ere, aprobetxatu daigun" —esango dabe; eta urtero ahaleginduko
dira amets eta negozio gaua barriztatzen.
Hori aurrean, hartu daiguzan gogoan san Paulok esandako berbok: «Entzun
dozue, Jainkoaren grazia zuen artean zabaltzeko eginkizuna emon jatala...»
Jainkoaren grazia, ba, senideok, profeteak iragarritako argia, eta handik
zabaltzen dan poztasuna, ez dira bat-batekoak eta kito; landu beharreko
eginkizuna da; gaueko ilunpeetatik egunsentia sortzen dan antzera, astiro, ia
igarri ere egin barik datorren antzera... Badakigu gero eguzkiak oso-osoan
argituko gaituana, laino baltzen batzuk estaltzen ez bagaitue... Zergaitik ez
doguz, ba, berbok itxaropen bardinaz hartuko, eta, san Pauloren antzera, bere
esanetara jarriko? Geuk hartu behar dogu Jainkoaren grazia zabaltzeko
eginkizuna. Neketsua da, oztopo handiak aurkitzen dauz; baina ez da amets
hutsa, Jainkoak bere Semearen oinordekide egin gaitulako. Aintzat hartu geike
edo guzurtzat jo...
Goazen ebanjeliora, senideok, hori ulertzeko. Oinordekidetasun hori ez jaku
emoten odolez: ez doa berez gurasoengandik seme-alabengana; ez jaku emoten ez
eta ezaugarri hutsez ere: bateatu dogu umea, edo ezkondu da elizaz, edo
lur-emon aurretxoan hildakoa elizara eroan dogu, edo emon deutsaguz elizakoak
hil aurretxoan, eta kito. Ez senideok: oinordetza ez da magia hutsa
(aztikeria), sinismenaren erantzuna baino. Elizkizunen ilunpetan egozan
Jerusalengo Abade Nagusiak eta Idazlariak eta herri osoa, eta itxaroten eben
Kristoaren jaiotzearen barriak dardaratan jarri ebazan.
Magoek, ostera, bilatzen eta arakatzen eta aztertzen diharduelako, zeozer
aurkitzen dabe; ez dauke dana argi, baina bidean jarten dira euren ziurtasunak eta
erosotasunak alde batera itzita. Eta arrisku artean abiatzen dira; luzea da
bidea, galdetu egin behar dabe, ilunpeak ere aurkituko dabez, eta inoiz guzur
artean egin behar izango dabe aurrera. Baina Jainkoak ez dauz bertan behera
itziko. Eta euren amets eder guztiak eta zalantzatan jarritako guztia Ume
Jainkoaren oinetan ipini ahal izango dabe. Haxe erregalua!
Hortxe dago batzuen eta besteen arteko aldea, senideok: batzuk dana guzurtzat
joko dabe, eta eurenean eta besteak salatzen ekingo deutsoe. Beste batzuentzat,
guzurra izan arren, polita ere badala-ta, negoziorako unea izan daitekela-ta,
etekin arrazoi izango da... Baina badagoz Jainkoaren aztarnak bilatzen
dabezanak ere, eta euren ziurtasun guztiak eta erosotasunak eta ondasun guztiak
jokoan jarteko gertu dagozanak; bilakatze horren helburua ez dalako
amets-gautxo bat, edo ondasun ugariago pilatzea, Jainkoa bera gurtzea eta haren
argitasunean bizi izatea baino.
Honek emoten dauan poza, senideok, ez da bakotxak bere barruan gorde ahal
izateko modukoa; gainez egiten dau, eta erakutsietan, erregaloetan gauzatuko
da; autormen egitean. Bere bideak bilatuko eta aurkituko dauz; eta beste
bide batetik joan ziran euren lurraldera, barri on honen zabaltzaile eta
autorle bihurtuz.
Geuri eskeintzen jakun barri on da, senideok. Guzurtzat edo amets polit izan
balitz lez itziko ete dogu?
(EDO…)
JAUNAREN
AGERKUNDEA (ERREGEN)
HOMILIA
«Jagi
zaitez eta argitu, Jerusalen, badator zure argia; zure gainean ageri da
Jaunaren aintza... Hori ikustean, gainezka poztuko zara; harritu eta zabaldu
egingo jatzu bihotza»...
Holango
berbak entzutean, senideok, zer somatzen (edo sentitzen) dogu barruan?
Ames-gaua
izan dogu igarotakoa. Esnatzean (itzartzean, akordatean) erregaloak ikustean,
arazo eta atsekabe guztiak aldendu dirala aurkitu ete dogu? Argi dago ezetz!
Honen aurrean, batzuen aukerea "dana guzurra!" —esatea da;
beste batzuk, horraitino, "bai, baina polita da; egun bat baino ez bada
ere, aprobetxatu daigun" —esango dabe; eta urtero ahaleginduko dira
amets eta negozio gaua barriztatzen.
Hori
aurrean, hartu daiguzan gogoan san Paulok esandako berbok: «Entzun dozue,
Jainkoaren grazia zuen artean zabaltzeko eginkizuna emon jatala...»
Jainkoaren grazia, ba, senideok, profeteak iragarritako argia, eta handik
zabaltzen dan poztasuna, ez dira bat-batekoak eta kito; landu beharreko
eginkizuna da; gaueko ilunpeetatik egunsentia sortzen dan antzera, astiro, ia
igarri ere egin barik datorren antzera... Badakigu gero eguzkiak oso-osoan
argituko gaituana, laino baltzen batzuk estaltzen ez bagaitue... Zergaitik ez
doguz, ba, berbok itxaropen bardinaz hartuko, eta, san Pauloren antzera, bere
esanetara jarriko? Geuk hartu behar dogu Jainkoaren grazia zabaltzeko
eginkizuna. Neketsua da, oztopo handiak aurkitzen dauz; baina ez da amets
hutsa, Jainkoak bere Semearen oinordekide egin gaitulako. Aintzat hartu geike
edo guzurtzat jo...
Goazen
ebanjeliora, senideok, hori ulertzeko. Oinordekidetasun hori ez jaku emoten
odolez: ez doa berez gurasoengandik seme-alabengana; ez jaku emoten ez eta
ezaugarri hutsez ere: bateatu dogu umea, edo ezkondu da elizaz, edo lur-emon
aurretxoan hildakoa elizara eroan dogu, edo emon deutsoguz elizakoak hil
aurretxoan, eta kito. Ez senideok: oinordetza ez da magia hutsa (aztikeria),
sinismenaren erantzuna baino. Eleizkizunen ilunpetan egozan Jerusalengo Abade
Nagusiak eta Idazlariak eta herri osoa, eta itxaroten eben Kristoaren
jaiotzearen barriak dardaratan jarri ebazan.
Magoek,
ostera, bilatzen eta arakatzen eta aztertzen diharduelako, zeozer aurkitzen dabe;
ez dauke dana argi, baina bidean jarten dira euren ziurtasunak eta erosotasunak
alde batera itzita. Eta arrisku artean abiatzen dira; luzea da bidea, galdetu
egin behar dabe, ilunpeak ere aurkituko dabez, eta inoiz guzur artean egin
behar izango dabe aurrera. Baina Jainkoak ez dauz bertan behera itziko. Eta
euren amets eder guztiak eta zalantzatan jarritako guztia Ume Jainkoaren
oinetan ipini ahal izango dabe. Haxe rerregalua!
Hortxe
dago batzuen eta besteen arteko aldea, senideok: batzuk dana guzurtzat joko
dabe, eta eurenean eta besteak salatzen ekingo deutsoe. Beste batzuentzat,
guzurra izan arren, polita ere badala-ta, negoziorako unea izan daitekela-ta,
etekin arrazoi izango da... Baina badagoz Jainkoaren aztarnak bilatzen
dabezenak ere, eta euren ziurtasun guztiak eta erosotasunak eta ondasun guztiak
jokoan jarteko gertu dagozanak; bilakatze horren helburua ez dalako
amets-gautxo bat, edo ondasun ugariago pilatzea, Jainkoa bera gurtzea eta haren
argitasunean bizi izatea baino.
Honek
emoten dauan poza, senideok, ez da bakotxak bere barruan gorde ahal izateko
modukoa; gainez egiten dau, eta erakutsietan, erregaloetan gauzatuko da;
autormen egitean. Bere bideak bilatuko eta aurkituko dauz; eta beste bide
batetik joan ziran euren lurraldera, barri on honen zabaltzaile eta autorle
bihurtuz.
Geuri
eskeintzen jakun barri on da, senideok. Guzurtzat edo amets polit izan balitz
lez itziko ete dogu?