URTEAN ZEHARREKO 10. DOMEKEA /B
UZ10-B
HITZALDIA
Senideok: inork gitxik euki arren bere burua txartzat, ezin ukatu geike badala txarkeria gure inguruan, eta baita geure barruan ere. Hau autortzen ez jakiteak garoaz geure erruak eta txarkeria besteei leporatzera.
Holango zeozer ikusi dogu lehen irakurgaian: Adanek Eba erruduntzen dau; honek Sugea… Baina Jainkoak ez dau gizakia erruduntzen, bere errua autortu daiala itxaroten baino; holantxe baino ezin izango daualako haretatik askatu. Ebanjelioan ere holango zeozer: Farisearrek-eta, Jesusek Beltzeburen eraginez diharduala dinoe…, Jainkoagandiko dohaiei uko eginez.
Ba ete daukagu, senideok, ezer ikastekorik honen aurrean? Norbere burua makala dala eta Jainkoaren beharra dauala ez autortzeak Jainkoagandik urruntzera eroan leike. Eta jainkozale izatea ere moteldu egin daike ohikeriak, itzikeriak eta norbere burua mugatua eta Jainkoaren beharra dauala ez autortzeak.
Ona izateko, ez dagoala eleizara joan beharrik haizeratzen da sarri; ez dagoala otoitzaren beharrik… Baina Paulok dinoskuna beste hauxe da: Sarritan, egin gura dodan onak barik, egin gura ez dodan txarrak urteten deust; ez dago neure esku on egitea. Eta, ebanjelioetan, sarri ikusten dogu Jesus otoitzari emona…
Hauxe autortu geike, ba, senideok: berezko txarkeriatik urruntzeko, ona egiteko, Jainkoagazko hartu-emon estuak behar doguzala. Ikasiko ete dogu geure makaltasuna eta txarrerako jokerea autortzen, eta, apaltasunez, Jainkoari laguntza eskatzen?
Horrela ez bada, argi ibili!, ezin izango doguz gure erratuak eta txarkeriak autortu, eta inori leporatuko deutsaguz, eta beti salatuko dogu beste inor txarkeria guztien iturri.
Jokatu daigun Paulok agertu deuskun itxaropenean, Jesusi harrera on eginez, honek gure ingurukoen jokamoldeetatik aldenduazotera bagaroaz ere, eta hareek zorotzat hartzen bagaitue ere.
OTOITZA
Jesus: ba
dirudi gurago dogula zu baztertzea
ingurukoen
ukapena ez hartzearren.
Baina ba
dakigu, Jesus,
zugaz
baino hobeto
inogaz
ere ez garala izango.
Zugaz, ez
daukagu inor errudundu beharrik;
uste osoz
autortu geikizu gure txarkeria
eta
haretatik atara egin geinkezuz.
Ez dogu
gura, Jesus, on itxuraz bizi izatearren
inor
erruduntzerik edo gure txarkeria ukatzerik.
Zure
irakatsietan gura dogu, Jesus,
Jainkoaren
nahia beteten jarraitu.
Jesus, lagundu!